Itxi

Reala

Igandean, 22:00etan

Realak arnasa hartu nahi du Levanteri Anoetan irabazita

Agentziak | Erredakzioa

Eusebioren taldeak Ligan jokatutako azken sei partidetatik bost galdu ditu. Levante, berriz, jaitsieratik aldentzeko borrokan da.

  • Lehen itzuliko partdiaren irudia. Argazkia: Efe.

    Lehen itzuliko partdiaren irudia. Argazkia: Efe.

Realak ostegunean Europa Ligan jokatutako partidak utzitako zapore txarra kendu nahi du Levanteren aurkako norgehiagokan hiru puntuak irabazita. Salzburgok partida 94. Minutuan berdindu zuen eta gauzak zaildu egin dizkie donostiarrei Europan.

Santander Ligan, Eusebioren taldeak jokatutako azken sei partidetatik bost galdu ditu, eta, ondorioz, Europan jokatzeko aukera ematen duten postuetatik urruti daude, 26 punturekin. Willian Josek min hartuta jarraitzen du.

Levanteri dagokionez, Valentziaren aurkako derbia 3 eta 1 galdu ostean, jaitsiera postuetatik aldentzea da helburu nagusia. Postu horiek hiru puntura ditu orain Juan Ramon Lopez Muñizen taldeak. Levantek azaroaren 19an lortu zuen azken garaipena ligan.

 

Usteko hamaikakoak

Reala: Rulli; Odriozola, Elustondo, Diego Llorente, De la Bella; Illarramendi, Prieto; Zurutuza; Januzaj, Oyarzabal, Juanmi.

Levante: Oier, Coke, Postigo, Rober Pier, Luna, Lukic, Doukouré, Campaña, Ivi edo Jason, Morales eta Pazzini.

Epailea: Latre Santiago (Aragoiko batzordekoa).

Estadioa: Anoeta.

Ordutegia: Igandea, 12:00etan.