Reala
Gaur, Villamarinen, 19:30ean
Reala, Moyaren berritasunarekin, gora begira dabilen Betis geldiarazten saiatuko da
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Atletico Madrileko atezain ohiak taldekideekin entrenatu gabe bidaiatuko du Sevillara; dena den, ez da guztiz segurua titular jokatuko duenik.
-
Lehenengo itzulian launa berdindu zuten Anoetan (4-4). Argazkia: EFE
Krisialdi batean murgildurik dagoen Realak Betisi egingo dio bisita gaur Betis (19:30) punturen bat lortzeko beharrarekin, azken bi porrotek eragindako arazoak areagotu ez daitezen. Ziur asko Miguel Angel Moyak debutatu egingo du txuri-urdinen atezain lanetan, nahiz eta ez duen lan-saio bakar bat ere bete bere taldekide berriekin.
Atleticoko jokalari ohiak Sevillara bidaiatuko du Donostiatik pasatu gabe (ezin izan du Gipuzkoako hiriburura heldu elurrarengatik), eta bertan ezagutuko ditu taldekide berriak. Dena dela, ez da guztiz segurua Eusebio Sacristan Realeko entrenatzaileak titular postua emango dionik, Toño Ramirezen kaltetan.
Donostiarrek Europa Ligan aurrera egiten jarraitzeko aukerak galdu zituzten joan zen astean Salzburgoren aurka galdu ostean (2-1). Emaitza bera eskuratu zuten igandean Mestallan, defentsa lanetan berriro ere kaskar aritu eta gero.
Eusebioren taldeak, gaur gaurkoz, helburu bakarra dauka: Ligan gora begira egiteari ekin eta jaitsiera postuetatik behin betiko aldendu, baina zail izango du otsailean izan dituen baja ugariak kontuan hartuta.
Besteak beste, ez dira Villamarinen egongo Willian Jose golegilea, Xabi Prieto kapitaina, Imanol Agirretxe aurrelaria, Raul Navas defentsa eta Gero Rulli atezaina.
Bere aldetik, Betis, Levanteren aurka astelehenean garaipena eskuratu ondoren, bolada onean dabil, bai joko aldetik, bai emaitza aldetik, eta etxean partida irabazi nahiko du, duela bi jardunaldia Madrilen aurka 2-5 galdu baitzuen.
Balizko hamaikakoak:
Betis: Adan; Barragan, Bartra, Mandi, Durmisi edo Junior; Javi García; Joaquin, Boudebouz, Fabian; Sergio León, Loren.
Real Sociedad: Moya; Odriozola, Elustondo, Llorente, Kevin; Illarramendi, Zubeldia, Zurutuza; Oyarzabal, Januzaj, Jon Bautista.
Epailea: Jose Luis Gonzalez Gonzalez
Zelaia: Benito Villamarin.
Ordutegia: 19:30