Itxi

Reala

Kontratua, ekainera arte

Carlos Martinezek ez du Realean jarraituko

Agentziak | Erredakzioa

11 denboraldi eman ditu lehen taldean eta 208 partida ofizial jokatu ditu.

  • Carlos Martinez. Argazkia: Efe.

    Carlos Martinez. Argazkia: Efe.

Carlos Martinez Realeko jokalariak ez du taldean jarraituko, klubak aditzera emandakoaren arabera. Jokalariaren kontratua ekainaren 30ean amaitzen da. Realak "duintasunaren eta adore txuri-urdinaren adibide" gisa jarri du Martinez.

Realak ateratako idatziaren arabera, 32 urteko jokalariak ez du taldean jarraituko eta klubak 18 urteetan agertutako "konpromisoa, dedikazioa eta profesionaltasuna" eskertu dizkio.

Martinezek 11 denboraldi eman ditu lehen taldean eta 208 partida ofizial jokatu ditu, "eta guztietan den-dena eman du, azken eguna balitz bezala", azpimarratu du klubak.