Itxi

Reala

MIN HARTUTA DAGO

Adnan Januzaj eta David Concha sendatze bidean daude oraindik

eitb.eus

Talde txuri-urdinak osasun-partearen berri eman du. Denbora beharko dute oraindik Garitanoren aginduetara berriro jarri ahal izateko.

Adnan Januzaj Realeko jokalariak min du oraindik ezker belaunean. Errusiako Munduko Txapelketan izandako entrenamendu batean taldekide batekin talka egin ostean hasi zitzaion mina. Abuztuaren 7an eginiko erresonantzian ez zuten lesiorik erakusten zuen irudirik ikusi (kolpea hartu aurretik egin zioten beste erresonantzia batekin alderatuta, ez zuten kolperik ikusi). Zenbait espezialistarekin hitz egin ostean ebakuntza ez egitea erabaki eta gero, entrenamendu plan pertsonalizatu bati ekin zion.

Mina desagertu ez arren, ebakuntza ez egiteko erabakia ez zuten aldatu, baina infiltrazio bidezko tratamendua hasi zuen ostiralean.

Bestalde, David Conchari ebakuntza egin zioten otsailaren 1ean, gerrialdean zuen mina sendatzeko. Gaur egun, entrenamendu plan pertsonalizatua egiten ari da, uztailaren 28tik, pubisean duen mina sendatzeko.

Abuztuaren 27an gerrian egindako erresonantzietan, lesioa ikusten da, pubisean aduktore luzeak duen lotunean.