Itxi

Reala

Larunbatean 18:00

Real-Almeria: Txuri-urdinek Llorenteri eskaini nahi diote garaipena

Erredakzioa

David Zurutuza berreskuratuko du Martin Lasartek eta Raul Tamudorekin batera taldearen erasoa osatuko du.

Realak Almeria hartuko du larunbat honetan etxean (18:00). Garaipena eskuratu nahi dute donostiarrek eta garaipena lesionatuda dagoen Joseba Llorenteri eskaini. Ez da erraza izango, denboraldi honetan elkarren aurka jokatutako hiru partidetatik bi irabazi eta bestea berdindu dutelako andaluziarrek. Baina Realak ezin ditu Anoetan puntu gehiago oparitu.

Llorente ez da baja bakarra izango. Mikel Gonzalez zigortuta dago eta ondorioz, Labakak hamaikakoan jarraituko du eta De La Bella izango da nobedadea.

Ordea, David Zurutuza berreskuratuko du Martin Lasartek. Raul Tamudorekin batera arituko da, Realaren itxaropena bigarren itzuli honetarako.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Bravo; Estrada, Labaka, Ansotegi, De la Bella; Rivas, Aranburu, Prieto, Griezmann; Zurutuza eta Tamudo.

UD Almeria: Diego Alves; Michel, Carlos Garcia, Marcelo Silva, Luna edo Jakobsen; M''Bami, Bernardello; Kalu Uche, Piatti, Crusat eta Leo Ulloa.

Estadio: Anoeta (sábado, 18.00 horas)
Árbitro: Clos Gómez