Itxi

Reala

Zuzenean, ETB1en

Reala, bere lehen finalerdien bila

eitb.eus

Donostiarrek Erreginaren Kopako finalerdietara estreinako aldiz sailkatzeko aukera dute gaur. 18:00etan, Zubietan, Reala vs Rayo Vallecano.

  • Realeko jokalariak gol bat ospatzen.

    Realeko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: ETBko bideo batetik ateratako irudia

Realak Rayo Vallecano izango du aurrez aurre gaur, Zubietan, Erreginaren Kopako final-laurdenei dagokion kanporaketan. Kanporaketa, gainera, partida bakarrera izango da.

Final-zortzirenetan Valentzia kanporatu zuten Gonzalo Arconadoren neskek (1-2), eta, hartara, Kopako finalerdietara estreinako aldiz sailkatzeko aukera dute euren aurrean donostiarrek.

Itxura guztien arabera, kanporaketa parekatua izango da; izan ere, hiru puntuko aldea besterik ez dago talde bien artea Iberdrola Ligako sailkapenean. Txuri-urdinak seigarren tokian daude, 25 punturekin; madrildarrek, bere aldetik, 22 puntu pilatu dituzte orain arte, eta horrek zortzigarren postuan kokatu ditu.

Ligako azken jardunaldian, Realak berdindu egin zuen etxean Granadillaren aurka (1-1). Rayok, aldiz, galdu egin zuen Levanteren aurrean (0-1).

Norgehiagoka ETB1en ikusi ahal izango, 18:00etatik aurrera.

Fitxa teknikoa:

Ordua: 18:00.

Futbol-zelaia: Zubietako Z7 zelaia.

Lehiaketa: Errege Kopako final-laurdenak.