Itxi

Reala

Akordioa

David Conchak Gamba Osaka taldean jokatuko du, utzita

Erredakzioa

Reala eta Japoniako taldea akordiora iristi dira, eta Conchak J1 Leaguean jokatuko du denboraldi amaierara arte. Osakako taldeak futbolaria erosteko aukera izango du.

  • David Concha: Argazkia: @GAMBA_OFFICIAL

    David Concha: Argazkia: @GAMBA_OFFICIAL

David Concha futbolariak Gamba Osaka taldean jokatuko du denboraldi amaierara arte. Hala jakinarazi du Realak larunbat honetan, bere webgunean atera duen ohar baten bitartez. Conchak Japoniako J1 Leaguean jokatuko du, eta Gamba Osakak jokalaria erosteko aukera izango du, akordio horretara iritsi baitira bi taldeak.

Gamba Osakako ia jokalari guztiak japoniarrak dira, Hego Koreako bi jokalari, futbolari brasildar bat, eta David Concha bera direlarik jokalari atzerritar bakarrak.