Reala
Fan Zone gunean
Real-Atletico finala pantaila erraldoian izango da ikusgai
eitb.eus
Larunbat honetan arratsaldeko 17:00etatik aurrera hainbat ekitaldi prestatu ditu klub final handiaz gozatzeko Trinitate plazan.
-
Erregina Kopa
Datorren larunbata oso egun berezia izango da realzale guztientzat. 30 urteren ondoren, berriro ere Kopako final bat jokatuko dute iluntzeko 20:30ean Atleticoren kontra, eta hori dela eta hainbat ekitaldi prestatu ditu klubak. Webgunean iragarri dute egitaraua:
'Zaleek hitzordu historiko honetaz gozatzea nahi dugu, eta arratsaldeko lehen orduetan etortzea larunbatean antolatuko dugun Fan Zonera, Trinitate plazan. Plater nagusia final handiarekin iritsiko da, zuzenean ikusi ahal izango baita pantaila handi baten bitartez.
Jaia larunbatean izango da, 17:00etatik aurrera, eta Trinitate plazan denetik egongo da. Ekintzak, herri kirolak, pailazoak, karaokea, musika, lehiaketak, jolasak eta, batez ere, dibertsio etengabea. Espezialistek antolatutako jai handi bat, sorpresa ugari izango dituena finala hasi bitartean. 20:30ean Granadarekin konektatuko dugu, eta partida zuzenean ikusiko dugu, 17 metro karratuko pantaila handi baten bitartez, Trinitate plazan bertan. Laurogeita hamar minutuz gure taldea animatuko dugu, neskek Granadatik entzutea nahi baitugu.
Ez zaitez etxean geratu. Zatoz familiarekin edo lagunekin, elkarrekin biziko dugu final handia realzalez inguratuta. Mila jarraitzailek baino gehiagok lagunduko diote taldeari Granadaraino, eta beste hainbestek Trinitate plaza betetzea nahi dugu, final handiarekin irrikan, gure nesken ondoan. Ba al zatoz? #AurreraReala'
Programa ofiziala
17:00 – 20:30: Herri kirolak, RS Tailerrak & Salmenta puntua.
17:00: Aurkezpena + Zoro gaitezen (Txirri, Mirri eta Txiribiton).
18:00 – 19:15: DJ Bengoa eta Karaokea
19:15 – 20:20: RS jokoak. Hitzapasa + Quiz
20:30:– Partidaren emankizuna. Finala.