Itxi

Reala

Akordioa

Anoetako estadioak izen berria du: Reale Seguros Stadium

Agentziak | Erredakzioa

Klubak aditzera emandakoaren arabera, "bi erakundeek beste pauso bat eman dute 2012tik lotzen dituen akordioan".

  • Anoeta estadioa

    Anoeta estadioa. Argazkia: @RealSociedadEUS

'Reale Seguros Stadium’ izango da Realaren estadio berriaren izena. Era horretan, bi erakundeek beste urrats bat eman dute 2012tik lotzen dituen harremanean. Orduko hartan, lehenengo babes hitzarmena sinatu zuen aseguru etxeak eta alde txuri-urdinarekin.

Reale Seguros eta Realak hitzarmen bat sinatu dute, aurrerantzean ere taldearen ekipamenduan Reale marka agertu dadin. Urrats horri esker, estadioaren izena hortik joango da. Hala, Reale Aseguruak izango da futbol estadio baten 'naming' eskubideak lortzen dituen lehenengo aseguru etxea Espainian.

Realeko presidentea Jokin Aperribayk, bestalde, nabarmendu du "Realarentzat zinez albiste ona" dela "Reale Aseguruak izatea bidelagun estadioaren etapa berri honetan" Gainera, nabarmendu nahi izan du estadioaren naming rightaren salmenta "erronka handia" zela "Realarentzat". "Eta Reale Aseguruak aseguru etxeari esker, ezin hobeto gainditu dugu erronka; izan ere, azken zazpi urteotan elkarrekin izan dugun harremanak bermatzen digu estadioa konpainia kaudimendun eta fidagarri batekin lotzen ari garela, eta, era berean, Realaren balio ugari partekatzen dituen konpainiarekin".

Hitzarmenak berarekin dakar Reale Segurosek gune bat izatea estadioan, Reale Seguros Aretoa, zeina Donostia hiriaren eta Gipuzkoa osoaren eskura egongo den, erakusketak, kontzertuak edo jendearentzat ateak irekita izango dituen beste zeinahi ekimen antolatzeko gune gisa.

Aurreikuspenen arabera, estadioa berritzeko lanak datozen hilabeteotan amaituko dira. Orduan, Reale Seguros Estadio berria izango da Europako estadio modernoenetako bat.