Itxi

Reala

Igandean, 16:00etan

Reala eta Athletic, garaipenaren bila derbian

Erredakzioa

Primera Iberdrola Ligako euskal derbia igande honetan jokatuko da, 16:00etan, Reale Arenan.

  • Reala - Athletic. Argazkia: EiTB

    Iragan denboraldiko Reala - Athletic euskal derbiko irudia. Argazkia: EiTB

Realak eta Athleticek 2019-2020 Primera Iberdrola Ligako bosgarren jardunaldiari dagokion partida jokatuko dute, euskal derbia, igande honetan Reale Arena estadioan, 16:00etan.

Bi euskal taldeen ibilbidea oso ezberdina izan da lehen lau jardunaldietan. Realak 8 puntu ditu, eta azken bi partidak irabazita iristen da derbira. Gainera, txui-urdinek ez dute porrota ezagutzen denboraldi honetan. Athleticek, aldiz, 3 puntu besterik ez ditu, Madrid CFF taldearen aurka lortutakoak, denboraldiko orain arteko garaipen bakarrean.

Bi taldeen sasoi hasiera ikusita, Reala da faborito argia. Gainera, Athleticek, Yulema Corres, Erika Garcia eta Lucia Garcia jokalari garrantzitsuen bajak ditu neurketa honetarako.