Itxi

Reala

BERDEGUNEA HOBETZEKO LANAK

Reale Arenako belarra aldatzeari ekin dio Realak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bi fasetan egingo du, eta prozesu guztia abenduaren 14rako amaituta egotea espero du, Bartzelonaren bisita hartzeko, alegia.

  • Reale Arenako berdegunea aldatzeko lanak.

    Reale Arenako berdegunea aldatzeko lanak. Argazkia: Real Sociedad.

Reale Arena estadioko berdegunea aldatzen hasi da Reala astelehen honetan, eta prozesua bi fasetan egiteko asmoa dauka. Klubaren aurreikuspenen arabera, lan guztiak  abenduaren 14rako egongo dira amaituta, hau da, Bartzelonaren aurka jokatzeko gertu.

Gaur hasi den lehen fasean, egungo soropila kendu eta lursail berria jarriko dute asteazkenetik aurrera. Zeregin horiek larunbaterako osatuta egon beharko lukete, eguraldia aldekoa bada. Donostiarrek Santiago Bernabeun jokatuko dute asteburu honetan, eta hori baliatu du klubak lanei ekiteko.

Besteak beste, Imanol Alguacil entrenatzaileak egindako kritiken ostean hartu da erabakia; izan ere, Orioko entrenatzaileak Leganesen aurkako neurketaren osteko prentsaurrekoan gaitzetsi egin zuen zelaiaren egoera kaskarra, bere taldearen futbol teknikoari kalte egiten ziola arguiatuta.

Ondoren, Eibarren aurka jokatu eta gero, bigarren faseari helduko diote, abenduaren 2tik 11ra bitartean. Fase horretan, zuntz artifizialak ezarriko dituzte, behin betiko zelai hibridoa prest egon dadin.

Azkenik, jokaleku berria abenduaren 14an estreinatuko da, Bartzelonaren aurkako norgehiagokan.