Itxi

Reala

Primera Iberdrola

Realak galdu egin du Taconen aurka (3-1)

eitb.eus

Jessica Martínez, Chioma Ubogagu, Sofia Jakobsson eta Kiana Palacios izan dira partidako golegileak.

  • Reala-Tacon partidaren irudia

    Reala-Tacon partidaren irudia. Argazkia: @RealSociedadEUS

Realak hiru eta bat galdu du Madrilen CD Taconen aurka Primera Iberdrola ligako 10. jardunaldian.

Txuri-urdinek ez dute partida ondo hasi, eta lehen gola berehala hartu dute. Jessika Martinezen falta bat zuzenean jaurti eta baloia ate barruan sartu du. Realari kosta egin zaio neurketan sartzea baina lehen ordu erdia igaro Arconadaren taldeak hobera egin du eta Kianak berdinketa egin du atsedenaldirako minutu gutxiren faltan. Aurrelari donostiarrak area barruan izandako aldaratze batez baliatu da Realaren gola egiteko.

Atsedenaldiaren ostean, Tacon indartsu atera da eta berriro aurretik jarri dira markagailuan. Jokaldi nahasia izan da area barruan eta, azkenean, Ubogaguk baloia barrura Mariasun Quiñonesek defendatutako atean sartu du. Reala egoera iraultzen saiatu da, Nereak oso gertu izan du neurketa berriro berdintzea, baina madrildarrek baloia atepetik atera dute.

Partida amairtzeko minutu gutxi falta zirenean, Jakobssonek hirugarren gola sartu du kontraerasoko jokaldi batean.

Fitxa teknikoa:

CD Tacon: Ana Valles, Daiane (Thaisa, 73. min), Babett, Kaci, Malena (Ohale, 73. min), Jakobsson, J. Martinez (Carballo, 56. min), Samara, Ubogagu, Lorena (Asllani, 73. min), Ainoa.

Reala: Quiñones, Lucía, N. Mendoza, Etxezarreta (C. Blanco, 84. min), Iraia (Maddi, 65. min), L. Baños (S. Olaizola, 79. min), Itxaso, M. Cardona, Palacios, N. Eizagirre (C. Bautista, 75. min), Bárbara.

Golak: 1-0: J. Martinez, 9;. min 1-1: Palacios, 37. min; 2-1: Ubogagu, 48. min; 3-1: Jakobsson, 86. min.