Itxi

Reala

Atenasen

Darko Kovacevicek ez du bala-zauririk, su-armazko erasoa jasan ostean

eitb.eus

Realako jokalari ohia ondo dago. Tiro egin zioten bart, eta soilik min hartu zuen belaunetako batean erasoa ekiditeko lurrera bota zenean.

  • Darko Kovacevic Realaren elastikoarekin. Artxiboko argazkia

    Darko Kovacevic Realaren elastikoarekin. Artxiboko argazkia

Greziako hedabideek jakitera eman dutenez, tartean Zougla webguneak,, Darko Kovacevic Realeko jokalari ohiari tiro egin diote pistola batez Atenaseko bere etxe aurrean.

Zabaldutako informazioaren arabera, Realean (1996-1999 eta 2001-2007), Juventusen (1999-2001) eta Olynpiakosen (2007-2009), beste talde batzuen artean, aritutako aurrelaria Greziako hiriburuko Gyfada auzoan duen etxebizitzaren atarian zegoen.

Orduan, inguruan zegoen auto batetik pertsona ikusi du jaisten arma bat eskuan zuela. Berehala bere burua lurrera bota du erasoa saihesteko. Balizko erasotzaileak orduan tiroa bota du, baina ez du Kovacevic zauritu, eta ihesari ekin dio bere autoan bertan.

Hala ere, serbiarrak min hartu du erorikoaren ondorioz, eta ospitale batera eraman behar izan dute zauri hori artatzeko asmoz.

Atenaseko Polizia gertaeraren nondik norakoa ikertzen ari da

Realaren babes-mezua

Realak, Twitterren duen kontu ofizialaren bidez, elkartasun.mezua bidali nahi izan dio bere jokalari ohiari "laster osatzea" opatuz.