Reala
EUROPA LIGA
Reala, multzoaren lidergoaren bila
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donostiarrak David Silva gabe bikainak izan daitezkeela erakusten saiatuko dira gaur. Sei garaipen jarraian lortu dituzte Ligan, eta Europan ondo dabiltza, bi partida irabazi dituztelako.
Realak Europa Ligako multzoaren lidergoa lor dezake gaur (21:00), AZ Alkmaarren kontra AFAS Stadionen jokatuko duen norgehiagokan, Napoliren partida ere kontuan hartuz.
Donostiarrak David Silva gabe bikainak izan daitezkeela erakusten saiatuko dira, izan ere, Silvak ezingo du osteguneko partidan jokatu. Jokalariak giharretako lesioa du, Jon Guridik bezala, eta horrek hainbat partidatatik at utziko du.
Adnan Januzajek ordezka dezake kanariarra, baina Imanol Alguacil entrenatzaileak bestelako aukerak ere baditu, hala nola Roberto Lopez edo Mikel Oyarzabal.
Txuri-urdinek sei garaipen jarraian lortu dituzte Ligan, eta Europan ondo dabiltza, bi partida irabazi dituztelako, horietako bat Donostian, nederlandarren aurka, Porturen golari esker. Porrot bakarra Napoliren kontra jaso zuten, etxean.
AZ Alkmaar momentu onean iritsiko da hitzordura, ez baitu jokatuko ez duten garrantzizko jokalaririk. Gainera, bere ligako azken hiru norgehiagokak irabazi ditu, denboraldiaren hasiera nahiko traketsa izan bazen ere.
Ustezko hamaikakoak:
AZ Alkmaar: Bizot; Winjdal, Martins, Hatzidiakos, Svensson; Koopmeiners, De Wit, Midtsjo; Karlsson, Gudmundsson eta Stengs.
Reala: Remiro; Zaldua, Aritz, Le Normand, Monreal; Zubimendi, Merino, Portu; Januzaj, Oyarzabal era Willian Jose.
Epailea: Aleksandar Stavrev (Ipar Mazedonia).
Futbol-zelaia: AFAS Stadion
Ordua: 21:00