Itxi

Reala

Superkopa

Reala - Bartzelona, finalerako txartela lortzea da jomuga

EITB MEDIA

Euskadi Irratiak zuzen-zuzenean jarraituko du neurketa Kordobatik GAUR gaueko 21:00etatik aurrera.

  • Oyarzabal y el lesionado Piqué

    Oyarzabal y el lesionado Piqué. Foto de archivo

Reala, Kopako finalista bezala eta Bartzelona, azken Santander Ligako bigarren sailkatua, aurrez urre arituko dira Superkopako lehen finalerdian.

Partida gaur gaueko 21:00etan jokatuko da Kordobako Arcangel Berria futbol-zelaian. Aurreko urtean talde katalanak finalerdietako neurketa galdu zuen Atletico Madrilen aurka (2-3) eta ondorioz Ernesto Valverde bere kargutik kendu zuten.

Halere, aurten Ronald Komanen taldea sasoiko heldu da Superkopako hitzordura, LaLigan jokatutako azken partidak irabazi egin ditu, Granadari (0-4), Athletici (2-3) eta  Huescari (0-1). Horrez gain, Leo Messi denboraldiko une goxoenean dago, forma oso onean eta golak sartzen.

Reala, ordea, ez da denboraldi hasierako taldea. Emaitzak ez dira onak, azken sei partidetan lau porrot dituzte, eta guztira Europa Ligako neurketak kontuan izanda, garaipen bakarra erdietsi dute txuri-urdinek jokatutako azken 12 partidetan.

Gainera, Aritz Elustondo baja da eta David Silva ez da helduko, aurten oso garrantzitsua izaten ari den jokalaria. Halere, helburua irabaztea da finala jokatu ahal izateko.

Ustezko hamaikakoak

Reala: Remiro; Gorosabel, Zubeldia, Le Normand, Monreal; Guevara, Guridi, Merino; Oyarzabal, Willian Jose eta Portu.

Bartzelona: Ter Stegen; Dest, Araujo, Lenglet, Jordi Alba; Busquets, De Jong, Pedri; Dembele, Griezmann eta Messi.

Epailea: Munuera Montero

Futbol-zelaia:: Arcangel Berria

Ordua: 21:00