Publizitatea
Itxi

2021/02/03

12:46

Reala

Astelehenean

Miguel Angel Moyari ebakuntza egin beharko diote

EITB MEDIA

Bigarren taldean aritzen den 19 urteko Gaizka Ayesa izan beharko da bere ordezkoa hemendik aurrera.

  • Miguel Angel Moya

    Miguel Angel Moya. Argazkia: Reala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Miguel Angel Moyak lesio bat du eskuin belauneko kanpoko meniskoan eta Realan ebakuntza egitea onena dela erabaki dute.

Beraz, Klubak iragarri duen bezala Mikel Sanchez doktoreak ebakuntza egingo dio datorren astelehenean, otsailak 8, Gasteizen.

Mallorcako atezainak taldekideekin entrenatu zuen asteartean, baina eroriko bat izan eta minarekin lan-saioa utzi behar izan zuen. Jokalariari berari egindako probetan  belauneko kanpoko meniskoan lesioa duela determinatu egin du.

Atezainaren bajak esan nahi du Sansen jokatzen ari den 19 urteko Gaizka Ayesa izan beharko dela bere ordezkoa hemendik aurrera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;