Itxi

Reala

Zubietan

Realak eta Alavesek denboraldi-aurreko partida jokatuko dute uztailaren 24an

L. E. A. | EITB MEDIA

Bi taldeek denboraldi berria hasi aurretik partida jokatzeko ohitura hartu dute azken urteetan.

  • Illarramendi eta Joselu, Reala-Alaves partida batean

    Illarramendi eta Joselu, Reala-Alaves partida batean. Argazkia: Efe.

Realak eta Alavesek lagunarteko partida jokatuko dute uztailaren 24an, denboraldi-aurrean, Zubietan.

Arabarrek iragarri duten bigarren partida da donostiarren aurkakoa, azken urteetan ohikoa izaten ari den norgehiagokan.

Iragan urteko irailaren 5ean jokatutako lagunartekoan bina egin zuten donostiarrek eta gasteiztarrek.

Alavesek, gainera, Elxen aurka jokatuko du uztailaren 31n, La Manga Club zelaian. Bi partidak, Realaren aurkakoa eta Elxen aurkakoa 19:00etan jokatuko dira.