Publizitatea
Itxi

2021/06/19

13:49

Reala

Akordioa

Borussia Dortmundek uko egin dio Isak berrerosteko zuen aukerari

L. E. A. | EITB MEDIA

Alemaniarrek jokalari suediarra 30 milioi eurogatik erosteko aukera zuten, eteteko klausulako 70 milioiak ordaindu beharrean.

  • Alexander Isak, Levanteren aurkako partida batean

    Alexander Isak, Levanteren aurkako partida batean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Realak akordio ekonomikoa egin du Borussia Dortmund taldearekin alemaniarrek Isak berrerosteko zuten aukerari uko egiteko, Diario Vasco egunkariak aurreratutakoaren arabera.

Asteazkenean, Jokin Aperribay Realeko presidentea baikor agertu zen 21 urteko jokalariaren etorkizunaz galdetu ziotenean.

Bi kluben arteko akordioari esker, aurrelari suediarra fitxatu nahi duenak 70 milioi euro jarri beharko ditu mahai gainean, hori baita bere kontratuaren etete klausulan agertzen den kantitatea.

Isak Eurokopako protagonista nagusietako bat izaten ari da. Suediarra oso maila onean jokatzen ari da eta Europako zenbait talde handiren agendan dago.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;