Itxi

Reala

Multzoen fasea

Realak PSVren aurka berdinketa lortuta ekin dio Europa Ligari

A. B. E. | EITB Media

Txuri-urdinek bina (2-2) berdindu dute Herbehereetako taldearen aurka, B multzoko lehen partidan. Galtzen hasi da Reala, ondoren emaitza irauli du, baina Eindhoveneko taldeak lehia berdintzea lortu du.

  • PSV - Reala

    Elustondo eta Le Normand Realeko jokalariak, PSVko Götzerekin lehian. Argazkia: EFE

Realak bina berdindu du PSVren aurka (2-2) Eindhovenen (Herbehereak)  jokatu duen Europa Ligako multzoen faseko lehen jardunaldiko partidan. Txuri-urdinak dauden B multzoko beste norgehiagokan, Monakok garaipena lortu du Sturm Grazen aurka (1-0).

Silva hasieratik jokatzekoa zen, baina min hartu du beroketa ariketak egiten ari zenean, eta Guevara sartu da hasierako hamaikakoan. Neurketaren hasieran PSV izan da nagusi. Herbehereetako taldeak erritmo bizia ezarri dio norgehiagokari eta ez dio utzi Realari baloiaren jabe izaten. Lehiako zortzigarren minutuan izan du lehen abagunea etxeko taldeak, baina Remiro atezainak gola saihestu du, Zahaviren jaurtiketa desbideratuta. Txuri-urdinen erantzuna lau minutu beranduago iritsi da kontraeraso baten bidez, Isaken azken jaurtiketa, ordea, ez da atera joan Ramalho erdiko defentsak moztu duelako. PSV Eindhovenek erasokorrago jokatu du, baina Reala kondo eutsi dio. Hala ere, 24.minutuan, Moduekeren jaurtiketa kanpora joan da, oso gutxigatik. Hurrengo jokaldian, Januzajek langara bidali du jaurtiketa. 

Talde txuri-urdinak gola sartzeko aukerak izan dituen arren, PSVk erasokor jokatzen jarraitu du, eta 31. minutuan gola sartu du; Götzek sartu du 1-0ekoa. Remirok desbideratu egin du hegaletik etorri den erdiraketa, baloia solte geratu da arean, eta Götzek sare barrura bidali du errematea. Pozak, ordea, ez dio asko iraun PSVri, bi minutu beranduago Realak banakoa jarri baitu markagailuan (1-1), Januzajen golari esker. Zalduak erdiraketa egin du eskuin hegaletik, eta belgikarrak boleaz erremate bikaina egin du.

Partidak ez du etenik izan. Etxeko taldeak erasora jo nahi izan du bigarren golaren bila, baina talde gipuzkoarrak ondo itxi dizkio ateak. Gainera, 39.minutuan, Realak bigarren gola sartu du; Zalduak hegaletik erdiraketa egin, eta Isakek gola sartu du (1-2), PSVko defentsako jokalariei aurrea hartu ostean.

Bigarren zatiko lehen bi jokaldietan arriskua sortu du Realak PSVren ate inguruan, nahiz eta ez duen abagune argirik sortu. Hala ere, etxeko taldea ez da kikildu, erasokor jokatzen jarraitu du, eta binakoa jarrai du markagailuan, 54.minutuan: Mario Götzek jokaldi bikaina egin du Zaldua atzean utzita, pase bikaina eman du Elustondoren hankapetik, eta Gapkok ez du barkatu (2-2) Remiro atezainaren aurrean.

Herbehereetako taldeak bigarren gola sartu ostean, bi taldeetako bat ere ez da gai izan partidaren kontrola izateko. Azken minutuetan, ordea, PSV izan da nagusi, eta Realak lan eskerga egin behar izan du defentsan.  Ekinean ibili da Eindhoveneko taldea, eta abaguneak izan ditu; 85. minutuan Gapkok langa gainetik kanpora bidali du errematea, Tezek hirugarren gola sartzeko aukera ezin hobea alferrik galdu du, talde txuri-urdinaren ate aurrean kanpora errematatuta.

Luzapenean, Tezek jaurtiketa bikaina egin du, baina zutoinera joan zaio. Minutu bat beranduago, Realak garaipena lortzeko aukera izan du; Oyarzabal bakarrik geratu da atezainaren aurrean, baina ez da gai izan Drommel gainditzeko. PSVk itsu-itsuan jo du erasora azken minutuetan, baina ez du abagune argirik sortu, eta norgehiagoka bina berdinduta amaitu da.

Fitxa teknikoa:

2 - PSV Eindhoven: Drommel; Max, Obispo, Ramalho, Mwene (68. min: Teze); Boscagli, Götze, Van Ginkel (64. min: Thomas); Gakpo (89. min: Bruma), Zahavi (63. min: Vinicius) y Madueke (m.64: Vertessen).

2. Reala: Remiro; Muñoz (m.61: Pacheco), Le Normand (m.61: Zubeldia), Elustondo, Zaldua (m.79: Romero); Guevara, Merino, Zubimendi, Januzaj (m.79: Gorosabel); Isak (83. min: Sorloth) eta Oyarzabal.

Golak: 1-0, 31.min: Götze. 1-1, 34. min: Januzaj. 1-2, 39. min: Isak. 2-2, 54. min: Gakpo.

Epailea: William Collum (Eskozia). Txartel horiak atera dizkie Van Ginkel eta Vinicius PSV Eindhoveneko jokalariei, baita Muñoz, Guevara, Oryazabal, Elustondo eta Zubeldia Realeko futbolariei.