Itxi

Reala

LaLiga Smartbank

Reala Bk eta Ponferradinak bana egin dute, hamarna jokalarirekin amaitutako partidan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ojedak eta Alkainek egin dituzte neurketako bi golak.

1:55
Real Sociedad B – Ponferradina (1-1)

Realak puntu bat lortu du Ponferradiren aurka jokatutako partida gorabeheratsuan. Neurketako bi golak ikusgarriak izan dira, eta lehen ordu erdia bete aurretik epaileak bi jokalari kaleratu ditu, talde bakoitzeko bat.

7. minutuan, Zubiaurre atezaina aldagelara bidali du, areatik kanpo atera eta Agus Medina jokalaria aurretik eramateagatik.

Ondoren, 26.ean, Espiauri txartel gorria atera dio Sanseko jokalari bati aurpegian jotzeagatik.

Golak bigarren zatian iritsi dira; 0-1ekoa Ojedak egin du, kontraerasoko jokaldi batean, eta markagailua parekatu duena Alkainek, jokaldi pertsonal bikaina eginda.

Fitxa teknikoa

1.- Reala: Zubiaurre; Ezkurdia, Blasco, Arambarri, Romero; Aldasoro (Sangalli, 88. min), Olasagasti, Alkain (Garrido, 78. min); Magunazelaia (Gabilondo, 88. min), Lobete, Karrikaburu (Marrero, 7. min). 

1.- Ponferradina: Lucho García; Pujol, Copete, Amo (Antón, 65. min), Pascanu, Adot; Ojeda (Saverio 88. min), Medina, Erik Morán (Enrich, 73. min); Edu Espiau eta Naranjo (Zalazar, 73. min).

Golak: 0-1, 53. min: Ojeda. 1-1, 71. min: Alkain.