Itxi

Reala

EUROPA LIGA

Realeko eta PSVko zaleek istiluak eragin dituzte Donostian

I . G. | EITB MEDIA

Istiluetan hainbat objektu jaurti dituzte, besteak beste, bengalak, eta kristalak apurtu dituzte Boulevardetik gertu dauden bi establezimendutan.

Realeko eta PSVko zaleek istiluak eragin dituzte bart Donostiako Bouelvard inguruan, eta Ertzaintzak Herbehereetako jarraitzaile bat atxilotu du, desordena publikoak eta agenteen aurkako atentatua egotzita.

Istiluetan hainbat objektu jaurti dituzte, besteak beste, bengalak, eta kristalak apurtu dituzte Boulevardetik gertu dauden bi establezimendutan.

Realak PSV Eindhovenen aurka jokatuko du ostegun honetan, 18:45ean, Reale Arenan, eta bi taldeek Europa Ligan jarraitzea izango dute jokoan.