Itxi

Reala

Akordioa

Realak eta Betisek Willian Jose talde andaluziarrari saltzea adostu dute

EITB Media

Brasildarrak utzita jokatu du Sevillako taldean bukatu berri den denboraldia.

  • Realak Willian Joseren salmenta iragartzeko erabilitako irudia

    Realak Willian Joseren salmenta iragartzeko erabilitako irudia

Willian Jose Betis taldeko jokalaria da, Realak eta talde andaluziarrak egindako akordioaren ondorioz. Jokalariak utzita jokatu du Betisen bukatu berri den denboraldia, eta iazko udan bi klubek adostutakoaren arabera, andaluziarrek Willian Jose erosteko aukera zuten orain.

Willian Jose 2016-17 denboraldian iritsi zen Donostiara. Orduan, taldea Europa Ligan sartu zen, LaLigan seigarren eginda. Willian Josek 12 gol sartu zituen (bi gehiago Kopan) eta gol horiek eragin zuzena izan zuten taldearen errendimenduan.

Ondorengo urteetan, errendimendu onarekin jarraitu zuen: 20 gol 2017-18 denboraldian (15 LaLigan eta 5 Europa Ligan), 11 gol 2018-19 denboraldian, beste horrenbeste 2019-20 denboraldian eta 6 gol 2020-2021 denboraldian LaLigan, Kopan eta Europa Ligan.

Orotara, Willian Josek 62 gol egin ditu Realarekin jokatu dituen 170 partidetan. Marka horrek azken urteetako jokalari garrantzitsuenen artean jarri du brasildarra. Kovacevic, Kodro eta Velaren ostean, bera da txuri-urdinekin gol gehien egin dituen atzerritarra.