Itxi

Reala

HIRU DENBORALDIZ

Realak Andreia Jacinto erdilari portugaldarra fitxatu du

EITB MEDIA

Hiru denboraldiz sinatu du txuri-urdinekin, eta Portugalgo Sporting taldetik iritsiko da Donostiara.

  • Andreia Jacinto Realaren kamisetarekin.

    Andreia Jacinto Realaren kamisetarekin. Argazkia: Real Sociedad

Realak asteazken honetan jakinarazi du Andreia Jacinto portugaldarra fitxatu duela hurrengo hiru denboraldietarako, hau da, 2024-25eko ekitaldia amaitu arte.

Jacintok ekainaren 30ean bukatuko du Portugaleko Sporting taldearekin duen kontratua, bertan 2016 denboralditik egon ondoren. Portugalgo jokalariak 20 urte ditu eta 17 urterekin egin zuen debuta Portugalgo selekzioarekin. Andreiak bere herrialdeko Kopa eta Superkopa irabazi ditu 2021-22 denboraldian bere taldearekin. Gainera, denboraldi honetan, Cascaiseko jokalariak Portugalgo ligako jokalari errebelazioaren saria bereganatu du.

Gipuzkoako Poliklinikan azterketa medikoa egin eta Reale Arena bisitatu ostean, "pozik eta denboraldia hasteko gogoz" azaldu da. "Klub handi bat da, afizio oso on batekin eta oso pozik nago". Andreiak esan duenez, "nire ezaugarriekin eta taldeak dituen aparteko denboraldi oso on bat egingo dugula uste dut".