Itxi

Reala

Lesioa

Pachecok orkatila bihurritu du eta hurrengo partidak galduko ditu

I. G. | EITB MEDIA

Pachecoren baja Andoni Gorosabel, Mikel Merino, Ander Guevara, Alex Sola eta Sadiq Umar jokalarienari gehitzen zaio.

  • Jon Pacheco

    Jon Pacheco. Argazkia: EITB Media

Realak igande honetan jakinarazi duenez, Jon Pachecok bihurritua du eskuin orkatilan, ostiraleko entrenamenduan jasandakoa. Hori dela eta, ezin izan zuen Rayoren aurka larunbat honetan Vallecasen jokatu. Are gehiago, baja izango da hurrengo partidetarako.

Jakitera eman duten osasun-partearen arabera, Pachecok "eskuineko orkatila bihurritu du" eta "fisioterapia bidez tratatzen hasi dira". Klubak ez du jarduerara itzultzeko eperik ezarri eta "normaltasunera itzultzea lesioaren ezaugarrien eta prozesuaren bilakaeraren araberakoa izango da" jakinarazi du.

Pachecoren baja Andoni Gorosabel, Mikel Merino, Ander Guevara, Alex Sola eta Sadiq Umar jokalarienari gehitzen zaio.