Itxi

Reala

IGOTZEKO PLAY-OFFA

Sanse luzapenetik oso gertu geratu da Alcorconen (1-1), eta RFEFko 1. mailan jarraituko du

EITB MEDIA

Sergio Franciscoren jokalariak 66. minutuan aurreratu dira, Iker Kortajarenaren golarekin, baina Madrilgo taldeak, partidako azken txanpan, berdindu dute eta hurrengo kanporaketarako sailkatzea lortu du, joaneko partidan Zubietan 1-2 irabazi baitzuen.

  • Sanse

    Sanse. Argazkia: Reala

Sanse luzapenetik oso gertu geratu da larunbatean Santo Domingon Alcorconen aurka, SmartBank Ligako lehenengo igotze kanporaketako itzuliko partidan, 1-1 berdindu ondoren, eta Madrilgo taldeak 1-2 Zubietan irabazita joaneko partidan. Hala, Sergio Franciscoren taldeak RFEFko 1. Mailan jarraituko du 2023-2024 denboraldian.

Donostiako kluba 66. minutuan aurreratu da, Iker Kortajarenaren golarekin, baina talde madrildarrak, partidako azken txanpan, 1-1 berdindu du, eta hurrengo kanporaketarako sailkatzea lortu du.

Realeko filialak partidu ona jokatu du, eta bere zaleei markagailua iraultzearekin amestea eginarazi die. Ez du lortu, 82. minutuan Chiki Borrego berdindu duelako, baina amaieraraino lehiatu du eta maila onean agurtu du denboraldia.