Reala
F Liga
Santanak 2026ra arte berritu du kontratua Realarekin
EITB Media
Olatz Santana atezainak talde txuri-urdinari lotuta jarraituko du beste bi denboraldiz. 2026ko ekainaren 30era arte luzatu du kontratua.
-
Olatz Santana, Realeko atezaina. Argazkia: Reala
Olatz Santanak kontratua berritu du Realarekin 2025-2026 denboraldi amaierara arte; beraz, beste bi denboraldiz luzatu du talde txuri-urdinarekin duen lotura.
"Ametsa da Realean jarraitu ahal izatea. Oso bide berezia izan da onaino ekarri nauena", adierazi du atezainak kontratua berrituta Realaren telebista ofizialean.
¿¿ @OlatzSantana: "Niretzako Reala etxea da"#OSantana2026 | #WeareReal pic.twitter.com/2oCQrqCsY7
— Real Sociedad Femenino (@RealSociedadFEM) June 21, 2024