Txapeldunen Liga
Final-zortzirenak
Txapeldunen Liga: Inter eta Sevilla, sailkatzeko faborito
Erredakzioa
Mourinho, Interreko entrenatzailea, berea izan zen etxera itzuliko da 2-1eko aldeko emaitzarekin; CSKA-k, bestalde, Sevillak Moskun lortutako banakoa gainditu beharko du txartela eskuratzeko.
Astearte honetan Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako bi partida jokatuko dira:&' || 'nbsp;Chelsea-Inter eta Sevilla-CSKA.
Chelseak eta Milango Interrek final-laurdenetako txartela jokoan jarriko dute. Italiarrek 2-1eko aldea lortu zuten Milanen eta gainera, Jose Mourinho Stamford Bridgera itzulikoa da, italiarren aldekoa omen den faktore bihurtuz.
Espero bezala, portugaldarra hiru denboraldiz berea izan zen etxera trikimailuz gainezka itzuli da. Borroka psikologikoa hasi da dagoeneko. Mourinhok, esaterako, muzin egin dio Chelsearen estadioan entrenatzeari, erabiliko dituen taktikak espiatuko dituztelakoan.
2007an Chelsea utzi zuenetik, berba guztiak laudoriozkoak izan dira Ingalaterran dena irabazi zuen entrenatzailearentzat. Dena, Txapeldunen Liga izan ezik, falta zaion txapela.
Baina Michael Ballack Chelseako erdilariak urrats bat aurrera eman du Mourinhoren "jokoek" ezertarako balio izango ez dutela ohartaraziz. "Mourinho iragana da", esan du erdilari alemaniarrak.
Chelsean ezin izango dute jokatu min hartuta daudelako Michael Esssien, Ashley Cole, Jose Bosingwa ezta Petr Cech eta Hilario atezainek ere.
Ustezko hamaikakoak:
Chelsea: Turnbull; Ivanovic, Alex, Terry, Ferreira; Ballack, Mikel, Lampard; Malouda, Anelka eta Drogba.
Inter: Julio Cesar; Maicon, Samuel, Lucio, Zanetti; Stankovic, Cambiasso, Muntari; Sneijder, Eto''o; Milito.
Epailea: Wolfrang Stark (Alemania).
Futbol zelaia: Stamford Bridge (Londres).
Ordua: 20:45.
Sevilla FC-CSKA Mosku
Sevillak eta CSKA-k jomugan dituzte Txapeldunen Ligako final-laurdenak. Ramon Sanchez Pizjuan futbol-zelaian historia egin dezakete bi taldeek.
Jimemez Sevillakoen entrenatzaileak, Konko izan ezik, gainerako jokalari guztiak ditu jokatzeko moduan, baita kili-kolo ibilitako Luis Fabiano, Frederic Kanoute eta Alvaro Negredo aurrelariak.
Gainera, andaluziarrek bere zaleen babesa izango dute, Sanchez Pizjuan bete egingo baita hitzordu garrantzitsu honetarako.
Errusiarrek, bestalde, inolako beldurrik gabe ekingo diote neurketari, joanekoan argi erakutsi baitzuten ez direla talde espainiarra baino ahulagoak.
Ustezko hamaikakoak:
Sevilla FC: Palop; Stankevicius, Escude, Dragutinovic, Adriano; Jesus Navas, Zokora, Fazio, Perotti; Negredo eta Luis Fabiano.
CSKA Mosku: Akinfeev; Shennikov, Vasili Berezutsky, Ignashevich, Aleksei Berezutsky; Krasic, Shémberas, Honda, Mark Gonzalez; Dzagoev edo Mamaev eta Necid.
Epailea: Viktor Kassai (Hungaria).
Futbol zelaia: Ramon Sanchez Pizjuan.
Ordua: 20:45.