Itxi

Txapeldunen Liga

Final handia, Cardiffen

Real Madrilek bere 12. Txapeldunen Liga nahi du; eta Juventusek, 'hirukoa'

Agentziak | Erredakzioa

Txapelketako bi talderik onenek indarrak neurtuko dituzte Cardiffeko final handian.

  • Real Madrilek bere 12. Txapeldunen Liga irabazi nahi du. Argazkia: Efe.

    Real Madrilek bere 12. Txapeldunen Liga irabazi nahi du. Argazkia: Efe.

Real Madril eta Juventus Espainiako eta Italiako Ligetako txapeldunek 2017ko Txapeldunen Liga irabazteko lehiatuko dira larunbatean, Cardiffeko Millenium estadioan. Finalak ez du faborito argirik, Zidanen taldeak egungo lehiaketa mota ezarri zenetik titulua bigarrenez jarraian irabazten duen lehen taldea izan nahi du, eta Juventusek, berriz, hirukoa lortu eta bi hamarkada luzeko itxaronaldiarekin amaitu nahi du.

Aurtengo lehiaketa hasi eta 10 hilabetera, Cardiffen Txapeldunen Ligako bi talderik onenek neurtuko dituzte indarrak. Biek antzerako ibilbidea egin dute, eta emandako maila hobetzen joan dira final handira iritsi arte.

Finalak ez du faborito argirik, eta estatistikek eta orain arte egindakoek ez dute eraginik izango.

Real Madrilek Gareth Balen etxean jokatuko du, multzoen fasean zalantzak sortu ostean Bayern Munich eta Atletico Madril talde indartsuak bidean utzi ditu.

Juventus, berriz, jaun eta jabe izan da Italian: seigarren aldiz jarraian irabazi du Liga, Kopan ere gailendu da, eta bigarren finala jokatuko du azken hiru urteetan, 2015ean Bartzelonarekin galdu ostean.

 

Ustezko hamaikakoak

JUVENTUS FC: Buffon; Barzagli, Bonucci, Chiellini; Alves, Pjanic, Khedira, Sandro; Dybala, Higuaín eta Mandzukic.

REAL MADRID: Keylor Navas; Carvajal, Ramos, Varane, Marcelo; Modric, Casemiro, Kroos, Isco; Cristiano eta Benzema.

EPAILEA: Felix Brych (ALE).

ESTADIOA: Millennium.

ORDUA: 20.45h

DUA: 20.45h