Itxi

Txapeldunen Liga

3. jardunaldia

Bartzelonak Messi gabe irabazi du

eitb.eus

Talde katalanak 2-0 irabazi dio Milango Interri Valverdek Bartzelonako entrenatzaile lanetan bere 50. garaipena lortu. Atleticok, aldiz, Alemanian 4-0eko porrot gogorra izan du.

  • Bartzelonaren gol baten ospakizuna. Argazkia: EFE.

    Bartzelonaren gol baten ospakizuna. Argazkia: EFE

Bartzelonak, Messi gabe, 2-0 irabazi du Milango Interren aurkako norgehiagoka. Atleticok, aldiz, 4-0 galdu du Borussia Dortmunden aurka.

Talde katalanak Messiren falta ahaztu, eta 32. minutuan Rafinharen bitartez eta 83an Jordi Albaren bitartez, norgehiagoka irabazi du. Milango Inter ez du aukera askorik izan, eta Bartzelona erraz nagusitu da. Emaitza honekin, Valverdek Bartzelona taldearekin bere 50. garaipena lortu du.

Atletico Madrilek, aldiz, ezer gutxi egin ahal izan du Bundesligako sailkapeneko lehen postuan dagoen taldearen kontra, Borussia Dortmundek garaipen argia lortu baitu: 4-0.

Atzoko emaitzak (3. jardunaldia):

A taldea:

- Borussia Dortmund 4-0 Atletico Madril (38. min, Witsel; 73. min eta 89. min, Guerreiro; 83. min, Sancho)

- Brujas 1-1 Monako (39. min, Wesley; eta, 32. min Moussa Sylla)

B taldea:

- Bartzelona 2-0 Inter Milan (32. min, Rafinha; 83. min, Jordi Alba)

- PSV Eindhoven 2-2 Tottenham (30. min, Hirving Lozano; 87. min, De Jong; eta, 39. min, Lucas; 55. min, Kane)

C taldea:

- PSG 2-2 Napoli 2 (61. min, Mario Rui; 93. min, Di Maria; eta, 29. min, Insigne; 77. min, Mertens)

- Liverpool 4-0 Izar Gorria Belgrad (27. min, Firmino; 45. min eta 51. min, Salah; 80. min, Mane)

D taldea:

- Galatasaray 0-0 Schalke 04

- Lokomotiv Mosku 1-3 Porto (38. min, Miranchuk; eta, 26. min, Marega; 35. min, Herrera; 47. min, Corona)