Itxi

Txapeldunen Liga

4. jardunaldia

Inter - Bartzelona, Atletico – Borussia eta Napoles – PSG, partida nabarmenenak

EITB.EUS

Gaur, azaroaren 6an, A, B, C eta D multzoei dagozkien laugarren jardunaldiko partidak jokatuko dira.

  • Messi Bartzelonako deialdian sartu da. Argazkia: EFE

    Messi Bartzelonako deialdian sartu da. Argazkia: EFE

Txapeldunen Ligak multzoen faseko laugarren jardunaldiari emango dio hasiera astearte honetan, A, B, C eta D multzoetan. Hartara, Bartzelonak Inter Milani egingo dio bisita, B multzoko lehen postua matematikoki ziurtatu nahian. Ernesto Valverde katalanen entrenatzaileak Messi deialdian sartu du, bi aste lesionatuta egon ostean.

Bere aldetik, Atleticok Borussia Dortmund izango du aurkari Wanda Metropolitano futbol-zelaian. Madrildarrek aurreko jardunaldian Alemanian jasotako jipoia (4-0) ahaztu nahiko dute, hurrengo faserako sailkapena bideratuta uzteaz gain.

Jardunaldi honetako beste norgehiagoka azpimarragarriena C multzoan dauden Napolesek eta Paris Saint-Germainek San Paolon jokatuko dutena da. Bien arteko aurreko neurketan italiarrek bina berdindu zuten Printzeen Parkean, eta, ondorioz, frantziarrek ia ezinbestekoa dute garaipena lortzea, hurrengo fasera sailkatu ahal izateko.

Azaroaren 6ko norgehiagokak:

A multzoa:

Monako – Brujas (18:55ean)

Atletico Madril – Borussia Dortmund (21:00etan)

B multzoa:

Inter Milan –Bartzelona (21:00etan)

Tottenham – PSV Eindhoven (21:00etan)

C multzoa:

Izar gorria – Liverpool (18:55ean)

Napoles – PSG (21:00etan)

D multzoa:

Schalke 04 – Galatasaray (21:00etan)

Porto – Lokomotiv (21:00etan)