Itxi

Txapeldunen Liga

ITZULIKO PARTIDAK

Ajaxek eta Tottenhamek aurrera egin dute, Real Madril eta Borussia kaleratuta

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Herbehereetako taldea erabat nagusi izan da Bernabeun, eta madrildarrak ezinean aritu da.

  • Ajaxeko jokalariak lau goletako bat ospatzen

    Ajaxeko jokalariak lau goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

Ajaxek ez dio aukerarik eman Real Madrili (1-4) astearte honetan Bernabeun, eta Txapeldunen Ligatik bota du final-zortzirenetako kanporaketa irauli ostean.

Hakim Ziyech marokoarrak (7. minutua) eta David Neres brasildarrak (18. minutua) 0-2koa jarri dute markagailuan lehen zatia amaitu orduko. Kanporaketa erabakita utzi duen gola Dusan Tadic serbiarrak, norgehiagokako jokalaririk onenak, sartu du 62. minutuan.

Marco Asensiok etxekoen itxaropen apurrak piztu ditu 69. minutuan, baina handik gutxira, Lasse Schöne danimarkarrak gol ikusgarria erdietsi du falta jaurtiketa batean, Coutoisen ezintasunaren aurrean.

Horrenbestez, talde madrildarra lehiaketatik at geratu da final-zortzirenetan, duela bederatzi urte gertatu legez. Izan ere, 2010ean, Olympique Lyon taldeak balentria bera lortu zuen.

Fitxa teknikoa:

1 - Real Madril: Courtois, Carvajal, Varane, Nacho, Reguilon, Casemiro (Valverde, 88. min), Kroos, Modric, Lucas Vazquez (Bale, 29. min), Vinicius (Marco Asensio, 35. min) eta Benzema.

4 - Ajax: Onana, Mazraoui (Veltman, 80. min), Blind, De Ligt, Tagliafico, Van de Beek, De Jong, Schöne (De Wit, 73. min), Ziyech, Tadic eta Neres (Dolberg, 74. min).

Golak: 0-1, 7. min: Ziyech. 0-2, 18. min: Neres. 0-3, 62. min: Tadic.1-3, 70. min: Asensio. 1-4, 72. min: Schone.

Epailea: Felix Brych (Alemania). Txartel horiak: Carvajal (Real Madril); Mazraoui (Ajax). Nacho bota du kalera, bi txartel hori erakutsita.


Tottenhamek ez dio aukerarik eman Borussiari

Tottenhameko jokalariak Kaneren gola ospatzen. Argazkia: EFE

Jardunaldiko beste neurketan, Tottenhamek joaneko partidan zuen errenta zabalarekin (3-0) ekin dio Borussiaren aurkako itzulikoari, eta apenas izan du zailtasunik txapelketan aurrera egiteko, Dortmunden jokatutako lehia ere irabazi egin baitu (0-1), Harry Kane aurrelariak erdietsi suen gola dela medio. Beraz, final-laurdenetako zozketan izango da Londreseko taldea.

Fitxa teknikoa:

0 - Borussia Dortmund: Bürki, Wolf (Bruun Larsen, 62. min), Akanji, Weigl, Diallo, Witsel, Reus (Delaney, 74. min), Götze; Sancho, Guerreiro (Pulisic, 62. min) eta Paco Alcacer.

1 - Tottenham: Lloris, Alderweiderl, Sanchez, Verthongen, Aurier, Winks (Dier, 55. min), Sissoko, Davies, Eriksen, Kane eta Son (Lamela 70. min).

Golak: 0-1, 48. min: Kane. Ez dute txartelik atera.

Epailea: Danny Makkelie (Herbehereak).