Itxi

Txapeldunen Liga

3-0 LIverpooli

Leo Messiren Bartzelonak eskura du Txapeldunen Ligako finala

Agencias | Redacción

Ernesto Valverderen gizonek hiru goleko aldea dute Anfieldeko finalerdietako bueltako partidari aurre egiteko.

  • Leo Messi. EFE

    Leo Messi. EFE

Bartzelonak 3-0 gainditu zuen Liverpool Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partidan. Camp Nou futbol-zelaian jokatutako neurketan Ernesto Valverderen taldeak alde ona lortu zuen bueltarako, nahiz eta jokoan hainbeste diferentzia egon ez.

Luis Suarezek egin zuen aurreneko gola lehen zatiko 26. minutuan Jordi Albaren pase bikaina sarera bultzatuz. Lehen 45 minutu horietan nahiko parekatua izan zen  norgehiagoka eta bi taldeek izan zituzten golak egiteko abaguneak.

Bigarren zatian Jurgen Kloppen gizonak hasi ziren agintzen Salah jaun eta jabe zela. Hala ere, ate aurrean ez ziren fin ibili eta Bartzelonak bere aukerak asmatu zituen. Berriro ere Leo Messi agertu eta falta jaurtiketa ikusgarrian 2-0ekoa egin zuen 75. minutuan. Kontraerasoa batean hirugarrena egin zuen ere argentinarrak errebote bati esker.

Fitxa teknikoa

Bartzelona: Ter Stegen; Sergi Roberto (Aleña, 94'), Pique, Lenglet, Jordi Alba; Sergio Busquets, Rakitic, Arturo Vidal; Coutinho (Semedo, 60'), Messi eta Luis Suarez (Dembele, 93').

Liverpool: Alisson; Gomez, Matip, Van Dijk, Robertson; Fabinho, Milner (Origi, 84'), Wijnaldum (Firmino, 78'), Keita (Henderson, 24'); Mane eta Salah.

Golak

1-0, 26': Luis Suarez. 2-0, 75': Messi. 3-0, 82': Messi.

Epailea

Bjorn Kuipers (HOL). Txartel horia: Lenglet (38'), Fabinho (81') eta Luis Suarez (81').