Itxi

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak (Itzulikoa)

Liverpool-Atletico eta PSG-Borussia Dortmund, asteazken honetako partida handiak

Erredakzioa

Final-zortzirenetako itzuliko bi partida hauek 21:00etan hasiko dira. Koltxoneroek aldeko 1-0eko emaitza defendatuko dute, eta alemaniarrek alde duten 2-1ekoa.

  • Liverpool. Argazkia: EFE

    Salah, Mane eta Firmino, Liverpoolen entrenamenduan. Argazkia: EFE

Asteazken honetan Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzuliko bi partida jokatuko dira, 21:00etan. Liverpool-Atletico Madril eta PSG-Borussia Dortmund neurketak jokatuko dira martxoaren 11n.

Anfieldek hartuko du Liverpoolen eta Atletico Madrilen arteko norgehiagoka, eta, Championseko egungo txapeldunak joaneko partidan jaso zuen 1-0ekoa iraultzea izango du helburu.

PSGk ere buelta eman beharko dio Borussia Dortmunden kontra joaneko neurketan hartu zuen 2-1ekoari. Talde frantziarrak Mbapperen zalantza du lehia honetarako, aurrelaria aginekin baitago.