Itxi

Txapeldunen Liga

1-4

PSGk txikitu egin du Bartzelona Mbapperen erakustaldiarekin

A. B. | EITB Media

Paris Saint-Germainek 1-4ko emaitzarekin irabazi dio Barçari Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partida. Messik aurretik jarri du Bartzelona, baina talde frantziarrak emaitza irauli du.

  • Mbappe

    Mbappe (PSG), Barçari sartu dizkion goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

PSGk garaipen handia lortu du Bartzelonaren aurka (1-4) Camp Noun jokatu duen Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partidan. Gainera, Liverpoolek irabazi egin du Leipzigen kontra (0-2), Salahen eta Maneren golekin.

Eguneko partida handia jokatu dute Bartzelonak eta Paris Saint-Germainek. Begirada guztiak Messi eta Mbappe jokalariengan jarrita zeuden, eta biak izan dira protagonista, baina aurrelari frantziarrak erakustaldia eman du.

Norgehiagoka ondo hasi da Barçarentzat, 27. minutuan Messik 1-0ekoa sartu baitu penaltiz, nahiz eta Frantziako taldeak izan dituen ordura arteko abagune argienak. Pozak ez dio asko iraun Bartzelonari, 32. minutuan Mbappek banakoa (1-1) jarri baitu markagailuan. Bigarren zatian, 65. minutuan, Mbappek 1-2koa sartu du, eta Keanen gola (1-3) etorri da bost minutu geroago. Amaieran, 85. minutuan, Kylian Mbappek hat-tricka egin du, 1-4koa sartuta.

Fitxa:

1 - Bartzelona: Ter Stegen; Dest (Mingueza, 71. min), Pique (Riqui Puig, 78. min), Lenglet, Jordi Alba; Sergio Busquets (Pjanic, 78. min), De Jong, Pedri (Trincao, 78. min); Dembele, Messi eta Griezmann (Braithwaite, 85. min).

4 - PSG: Keylor Navas; Florenzi (Kehrer, 89. min), Marquinhos, Kimpembe, Kurzawa; Paredes, Gueye (Ander Herrera, 46. min), Marco Verratti (Draxler, 73. min); Moise Kean (Danilo, 85. min), Mbappe eta Icardi.

Golak: 1-0: Messi (p.), 27. min. 1-1: Mbappe, 32. min. 1-2: Mbappe, 65. min. 1-3: Moise Kean, 70. min. 1-4: Mbappe, 85. min.

Epailea: Björn Kuipers. Txartel horia atera dio Gueye PSG taldeko jokalariari (20. min).