Txapeldunen Liga
Borussia Dortmund
Erling Haalanden markak eta errekorrak
EITB MEDIA
Norvegiarra egungo Txapeldunen Ligako golegilea da 10 golekin.
-
Erling Haaland, Sevillaren kontrako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Erling Haalanden golei esker, Borussia Dormundek Sevilla kaleratu zuen Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan.
Norvegiarra sasoiko dago eta marka guztiak hausten ari da. Txapeldunen Ligan 20 gol egiteko partida gutxien behar izan dituen jokalaria da; 14 neurketa behar izan ditu kopuru hori lortzeko.
Gainera, Haalandek 20 urte eta 231 egun zituela egin zuen 20. gola; Kylian Mbappek 21 urte eta 355 egun zituen marka hori lortu zuenean; Leo Messik, 22 urte eta 266 egun; eta Raul Gonzalezek, 22 urte eta 297 egun.
Egun, Txapeldunen Ligako golegile nagusia Cristiano Ronaldo da. Juventusekoak 56 partida behar izan zituen bere aurreneko 20 golak lortzeko.
20 gol egiteko partida gutxien behar izan dituzten jokalariak
14 partida, Erling Haaland (2021/03/09)
24 partida, Harry kane (2019/11/26)
26 partida, Alessandro del Piero (1998/04/15)
27 partida, Ruud van Nistelrooy (2002/09/24)
28 partida, Filippo Inzaghi (2002/09/24)
Txapeldunen Ligan 20 gol lortu dituzten jokalari gazteenak
Erling Haaland: 20 urte eta 231 egun
Kylian Mbappe: 21 urte eta 355 egun
Lionel Messi: 22 urte eta 266 egun
Raúl González: 22 urte eta 297 egun
Alessandro del Piero: 23 urte eta 157 egun
Karim Benzema: 23 urte eta 282 egun