Itxi

Txapeldunen Liga

Final-laurdenetako zozketa

Real Madril-Liverpool, Manchester City-Borussia, Oporto-Chelsea eta Bayern-PSG

L.E.A. | EITB MEDIA

Horiek dira Txapeldunen Ligako final-laurdenetako kanporaketak. Joaneko partidak apirilaren 6-7an jokatuko dira, eta itzulerakoak 13-14an.

  • Liverpool taldeko jokalariak

    Liverpool taldeko jokalariak. Argazkia: Efe.

Real Madrilek Liverpool izango du aurkari Txapeldunen Ligako final-laurdenetan, UEFAk Nyonen, Suitzan, duen egoitzan egindako zozketaren arabera.

Beste kanporaketetan, Manchester Cityk Borussia Dortmundekin neurtuko ditu indarrak, Oportok Chelsearekin eta Bayern Munichek Paris Saint Germainekin. Real Madrilek aurrera eginez gero, portugaldarren eta Londresko taldearen arteko partidaren irabazlearen aurka jokatuko du.

Final-laurdenetako joaneko partidak apirilaren 6-7an jokatuko dira, eta itzulerakoak hil bereko 13-14an. Finalerdietako joanekoak, berriz, 27-28an jokatuko dira, eta itzulerakoak maiatzaren 4-5ean.

Finala, maiatzaren 29an, larunbata, jokatuko da, Istanbuleko Ataturk estadioan. Iazko finala ere bertan jokatzekoa zen, baina azkenean Lisboan jokatu zuten koronabirusaren pandemiaren ondorioz.  

FINAL LAURDENAK

Manchester City (ING) - Borussia Dortmund (ALE).

Oporto (POR) - Chelsea (ING).

Bayern Munich (ALE) - Paris Saint-Germain (FRA).

Real Madrid (ESP) - Liverpool (ING).