Publizitatea
Itxi

2021/05/05

12:45

Txapeldunen Liga

21:00etan

Pep Guardiolaren City, aurkariaren zain, Chelsea edo Real Madril

EITB Media

Real Madrilek joaneko markagailua irauli behar du Txapeldunen Ligako finala jokatzeko.

  • Chelsea, sailkatzeko faboritoa

    Chelsea, sailkatzeko faboritoa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Chelseak eta Real Madrilek Txapeldunen Ligako bueltako partida jokatuko dute gaur gauean 21:00etan Stamford Bridge futbol-zelaian.

Londreseko taldeak abantaila txikia du Alfredo Di Stefano futbol-zelaian bana egin eta gero joaneko neurketan.

Champioseko finala Istanbulen jokatuko da maiatzaren 29an eta dagoeneko talde bat dugu sailkatuta. Pep Guardiolaren Manchester Cityk Txapeldunen Ligako finalerako txartela lortu zuen PSG mendean hartuta (2-0) finalerdietako itzuliko partidan.

Joanekoa ere irabazi egin zuen (1-2) Ingalaterrako taldeak. Cityk lehen aldiz jokatuko du Championseko finala.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

CHELSEA: Mendy: Christiansen, Thiago Silva, Rudiger; Azpilicueta, Kanté, Jorginho, Chilwell; Pulisic, Werner eta Mount.

REAL MADRIL: Courtois; Nacho, Sergio Ramos, Militao, Mendy; Valverde, Casemiro, Kroos, Modric; Hazard eta Benzema.

Epailea: Daniele Orsato (ITA).

Futbol-zelaia: Stamford Bridge.

Ordua: 21.00

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;