Itxi

Txapeldunen Liga

FINALA

Bartzelona-Lyon, Txapeldunen Ligako finala zenbakitan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Europako Txapelketa garrantzitsuenaren finala jokatuko dute bi taldeen inguruko hainbat datu bildu ditugu, zenbakitan. Hitzordua San Mamesen izango da, larunbat arratsaldean, 18:00etatik aurrera.

  • Bartzelonak eta Olympique Lyionnais taldeek jokatuko dute finala

    Bartzelonak eta Olympique Lyionnais taldeek jokatuko dute finala

Larunbat honetan, San Mamesen, 18:00etan, Bartzelonak (egungo txapeldunak) eta Olympique Lyonnais taldeek jokatuko duten Txapeldunen Ligako final handiaren harira, zifra hauek bildu ditugu.

- 50.012. Txapeldunen Ligako final batean egon den ikusle kopuru handiena, orain arte: 2012an, Lyonek eta FFC Frankfurtek Municheko Olimpikoan jokatutako finalean izan zen hori. Larunbat honetan, baliteke kopuru hori gainditzea, San Mamesek 53.000 lagunentzako tokia baitu.

- 190. Norgehiagoka jarraitzeko akreditatutako kazetariak.

- 115. Wendi Renard OL taldeko kapitainak Txapeldunen Ligan jokatutako partida kopurua. Erabateko errekorra. Martinicako erdiko defentsak liondarrek lortutako zortzi tituluetan hartu du parte.

- 64. Ada Hegerberg Lyongo aurrelari norvegiarrak eta Txapeldunen Ligako inoizko golegile nagusiak sartutako golak

- 40. Rebeca Welch partida gidatuko duen epailea adina.

- 23. Jokatutako Emakumeen Txapeldunen Ligako edizioak. Lehen zortzi ediziotan, UEFAren Emakumezkoen Kopa zuen izena.

- 11. Aitana Bonmatiren golen (5) eta asistentzien (6) batura. Txapeldunen Liga honetan, gol gehienetan parte hartu duen jokalaria.

- 10. Lyongo taldeak, Bilbokoa baino lehen, jokatutako finalak. Talde frantziarrak zortzi irabazi ditu, txapelketako errekorra.

- 9. Jonatan Giraldezek Bartzelonako entrenatzaile lanetan irabazitako tituluak: Txapeldunen Liga bat, 3 F Liga, 2 Erregina Kopa eta 3 Espainiako Superkopa.

- 8. Kadidiatou Diani Lyongo aurrelariak sartutako golak, txapelketako golegile nagusia.

- 7. 2023ko abenduaren 21ean Bartzelonak Rosengårdi sartutako golak, Europan denboraldi honetan talde gorri-urdinak sartutako gol-kopuru handiena.

- 6. Salma Paralluelok Txapeldunen Ligan sartutako golak, Bartzelonako golegile nagusia da Europako txapelketa honetan.

- 5. Bartzelona sailkatutako Txapeldunen Ligako final kopurua, San Mamesekoa barne. Bi irabazi zituen: 2021ean eta 2023an.

- 4. San Mamesen jokatutako Txapeldunen Ligako neurketak: Athletic Club-Fortuna Hjorring (2016) eta Atletico Madril-Bartzelona, Lyon-Bayern Munich eta Lyon-Paris Saint-Germain (2020).

- 3. Sonia Bompastor Lyongo entrenatzaileak irabazitako Txapeldunen Ligako tituluak: bi jokalari gisa (20111 eta 2012) eta bat entrenatzaile moduan (2022).

- 2. Urrezko Baloia irabazi duten Bartzelonako jokalariak: Alexia Putellas (2) eta Aitana Bonmati. Finalean izango diren Athleticeko jokalari ohiak: Irene Paredes (Bartzelona) eta Damaris Egurrola (OL).

- 1. UEFA rankinean Bartzelonak duen postua.