Motorra
Euriagatik
'Pole'a lortzeko lehia igandera arte atzeratu da
Erredakzioa
Entrenamendu ofizialetako Q2 eta Q3 txandak goizaldeko 01:00etan (penintsulako ordutegia) korrituko dira, eta lasterketa igande goizeko 07:00etan (penintsulako ordutegia) hasiko da.
-
Langileak Albert Parkeko zirkuitutik ura kentzen. Argazkia: EFE
Australiako Sari Nagusiko 'pole'a lortzeko lehia atzeratu egin da euriagatik. Entrenamendu ofizialetako Q2 eta Q3 txandak igandeko 01:00etan (penintsulako ordutegia) korrituko dira, eta lasterketa 07:00etan (penintsulako ordutegia) hasiko da.
Entrenamendu ofizialetako Q1 txanda atzerapenarekin hasi da, baina hainbat irteera egon dira Albert Parkeko zirkuituan. Nico Rosbergek (Mercedes) egin du Q1 txandako marka onena, eta Fernando Alonso (Ferrari) izan da bigarren.