Itxi

Motorra

MotoGP

Marquez anaiek talde berean jardungo dute datorren denboraldian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Biek Honda taldean korrituko dute, eta, hartara, Alexek orain arte Jorge Lorenzo erretiratu berriak betetzen zuen lekua hartuko du.

  • Álex eta Marc Marquez.

    Álex eta Marc Marquez. Argazkia: EFE

Marquez anaiek, hots, Marc eta Alexek, Repsol Honda taldean korrituko dute datorren denboralditik aurrera; izan ere, erretiroa hartu berri duen Jorge Lorenzok orain arte betetzen zuen tokia hartuko du Alexek.

Horrela, Marc (MotoGPko txapelduna) eta Alex (Moto2ko txapelduna) MotoGP kategorian taldea partekatzen duten lehen anaiak izango dira.

Gaur egun, badira MotoGPn lehiatzen ari diren beste bi anaia, Espargaro anaiak (Pol eta Aleix), hain zuzen ere, baina talde desberdinetan egon dira beti.

Horrela, Honda Repsolek, munduko bi txapeldun izango ditu bere garajean, Marquez anaiek MotoGP eta Moto2 kategorietako txapelak bereganatu baitituzte oraintsu amaitu den denboraldian. Gainera, aurtengoa izan da bi pilotuek aipatu munduko txapelketa horiek irabazi dituzten bigarren aldia, 2014an ere balentria bera lortu baitzuten.

Hasiera batean, ez zegoen aurreikusita Alex Marquezek kategoria nagusirako jauzia egingo zuenik Hondak Moto2 mailan daukan hitzartutako taldetik. Alabaina, Jorge Lorenzok lasterketak uzteko hartutako erabakiaren aurrean hala jokatzea iritzi dio Japoniako taldeak.