Mundua -

Marka hautsi du

Phelps Twitterren ere errege

Lagunek, musikariek, kirolariek, eta AEBetako presidenteak, Obamak, bereak ere zoriondu dute igerilari estatubatuarra, Olinpiar Jokoen historian domina gehien irabazi dituen kirolaria izateagatik.

Michael Phelps, Olinpiar Jokoen historian domina gehien lortu dituen kirolaria. Argazkia: EFE
Michael Phelps, Olinpiar Jokoen historian domina gehien lortu dituen kirolaria. Argazkia: EFE
Michael Phelps, Olinpiar Jokoen historian domina gehien lortu dituen kirolaria. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2008an, igerilariak Pekineko Olinpiar Jokoetan arrakasta handia izan ondoren, AEBetako orduko presidenteak, George Bushek, telefonoz deitu zion: "Zortzi domina lortzeko gai bazara, guztia lor dezakezu", esan zion Bushek Michael Phelpsi.

Garaiak aldatu egin dira, eta zenbait lagunek, musikarik, kirolarik, eta AEBetako presidenteak, Barack Obamak, berak igerilari estatubatuarra zoriondu dute sare sozialaren bitartez, Olinpiar Jokoen historian domina gehien irabazi dituen kirolaria izateagatik (guztira, gaur arte, 19 domina lortu ditu).

"Zorionak Michael Phelpsi, domina olinpikoen marka hausteagatik. Zure herrialdea harro sentiarazi duzu. BO", idatzi du Obamak Twitterren (@BarackObama). Phelpsek, igerilariak, azkar erantzun dio: "Eskerrik asko, presidentea! AEB ordezkatzea ohorea da! Munduko herrialde hoberena da!"

Pelé futbolari mitikoak, Samuel L. Jackson aktoreak, Gerard Pique FC Bartzelonako jokalariak, Lil Wayne rap abeslariak, Vera Wang moda-diseinatzaileak eta Susan Rise AEBek Nazio Batuetan duten enbaxadoreak, besteak beste, zoriondu dute igerilaria Twitter sare sozialaren bidez.

Olinpiar Jokoetan, Twitterren erabilpena gai polemikoa da. Zenbait hedabidek, entrenatzailek eta atletak zalantzan jarri dute sare sozialak izan ditzakeen onurak eta zaleekin zein kritikariekin kontaktuan egoteak arreta galtzea ekarri ote dezakeen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea