Itxi

Albisteak

Saskibaloia

Espainiak galdu eta finalerdietan AEBetako taldea aurkari izan dezake

Erredakzioa

Espainiako selekzioak Errusiaren aurka (77-74) galdu du. Aurreneko bost minutuetan 18 puntuko aldea lortu du Scarioloren taldeak (2-20).

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

Errusia (11+21+24+21): Shved, Kaun (1), Khryapa (12), Ponkrashov (14) eta Kirilenko (8) -hasierako bostekoa-, Mozgov (12), Fridzon (24), Voronov, Antonov (3) eta Monya (3).

Espainia (28+12+13+21): Pau Gasol (20), Rudy Fernandez (10), Calderon (2), Llull (6) eta Marc Gasol (10) -hasierako bostekoa-, Sergio Rodriguez (8), Reyes (4), San Emeterio (3), Ibaka (2) eta Navarro (9).

Espainiako selekzioak Errusiaren aurka (77-74) galdu du. Aurreneko bost minutuetan 18 puntuko aldea lortu du Scarioloren taldeak (2-20). Horrela, finalerdietan AEBetako taldea aurkari izan dezakete Scarioloren mutilek.

Espainiak oso ondo hasi du norgehiagoka eta Errusiaren errespetua eta beldurra aprobetxatu ditu. Horrek aurreneko bost minutuetako partziala azaltzen du (2-20).

Hala ere, aldeak ez du asko iraun. Errusia maila handiko taldea da eta markagailua berehala estutu dute.