Itxi

Olinpiar Jokoak

6-0 eta 6-1

Serena Williamsek urrezko domina lortu du Sharapovari irabazita

Erredakzioa

Estatubatuarrak 6-0 eta 6-1eko emaitzarekin irabazi du finala. Victoria Azarenkak eskuratu du brontzezko domina Maria Kirilenko 6-3 eta 6-4ko emaitzarekin gaindituta.

  • Serena Williams (urrezko domina), Maria Sharapova (zilarrezko domina) eta Victoria Azarenka (brontzezko domina), podiumean. Argazkia: EFE

Serena Williams estatubatuarrak eskuratu du emakumezkoen txapelketako urrezko domina finalean Maria Sharapovari 6-0 eta 6-1 irabazita. Errusiarrak zilarrezko domina eramango du Londreseko Olinpiar Jokoetatik.

Williamsek merezimendu osoz lortu du urrezko domina ez baitiote set bat bere ere irabazi txapelketan zehar. Brontzezko domina lortu duena Victoria Azarenka bielorrusiarra izan da. Azarenkak 6-3 eta 6-4 irabazi dio Maria Kirilenko errusiari hirugarren eta laugarren posturako partida.