Itxi

Olinpiar Jokoak

100 metroak

Usain Bolt eta Johan Blake, arazorik gabe lehen txandan

Erredakzioa

Esfortsu handiegirik egin gabe lortu dute finalerdietarako txartela jamaikarrek. Powell, Gay, Gatlin eta Bailey korrikalariak erraz nagusitu dira.

  • Usain Boltek erraz irabazi du bere txanda. Argazkia: EFE

Larunbat honetan korritu dira ehun metroetako lehen faseko txandak, eta ez da ezustekorik egon. Faborito guztiak finalerdietarako sailkatu dira.

Usain Bolt, Johan Blake, Tyson Gay, Asafa Powell eta Justin Gatlin nagusi izan dira bakoitza bere txandan. Esfortsu handiegirik egin gabe lortu dute finalerdietarako sailkapena.

Boltek 10.09ko denbora egin du bere txanda irabazteko. Blakek, aldiz, 10.00an geratu du kronometroa haizea alde izan duela. Asafa Powell, hirugarren Jamaicarrak, 10.04ko denbora egin du.

Hamar segundotik beherako denbora egin dute Justin Gatlinek (9.97) eta Ryan Baileyk (9.88).