Itxi

Parisko Olinpiar Jokoak 2024

Atletismoa

Fraser-Prycek Jamaikari aurreneko urrezko domina eman dio

Erredakzioa

Jamaikako atleta nagusi izan zen 100 metroko finalean. Bestalde, Mo Farah, Ennis eta Rutherford Britainia Handiko atletek 10.000 metrotan, heptatloian eta luzera-jauzian garaipena lortu zuten.

  • Shelly-Ann Fraser-Pryce Jamaikako atleta. EFE

    Shelly-Ann Fraser-Pryce Jamaikako atleta. EFE

Shelly-Ann Fraser-Pryce Jamaikako atletak 100 metroko finalean garaipena lortu zuen eta bere herrialdeari aurreneko urrezko domina eman zion. Duela lau urte Pekinen nagusi izan zen, baina denbora hobeagoa lortu zuen Londresen, 10.75 segundo, alegia.

Carmelita Jeter estatubatuarrak zilarrezko domina lortu zuen, nahiz eta faborito bezala abiatu. Denboraldiko bere markarik onena egin zuen Jeterrek, 10.78 segundo. Fraser-Prycek Pekinen ezarritako denbora berdina da.

Veronica Campbell-Brown Jamaikako atleta hirugarren sailkatu zen (10.81). Campbell-Brownek denboraldiko bere markarik onena egin zuen. Proba oso azkar joan zen eta beste bi atletak marka pertsonala hautsi zuten.

Bestalde, Mo Farah, Jessica Ennis eta Greg Rutherford Britainia Handiko atletek 10.000 metrotan, heptatloian eta luzera-jauzian garaipena lortu zuten hurrenez hurren.