Itxi

Olinpiar Jokoak

Emakumezkoen mailan

Richards-Ross garaile 400 metroetan, eta Gelana Maratoian

Erredakzioa

Estatubatuarrak urrezko domina lortu du 49,55eko marka eginda, eta Tiki Gelana etiopiarrak Maratoiko marka olinpiko berria ezarri du 2 ordu 27 minutu eta 7 segundoko denbora eginda.

  • Sanya Richards-Rossek irabazi du 400 metroetako finala. Argazkia: EFE

Igande honetan Londreseko Olinpiar Jokoetako hainbat final jokatu dira emakumezkoen mailan; 400 metroetakoa, Maratoia eta jauzi hirukoitzekoa.

400 metroetako finalean Sanya Richards-Ross estatubatuarrak irabazi zuen urrezko domina 49,55eko denbora eginda. Zilarrezko domina Christine Ohuruogu britainiarrak lortu zuen, eta brontzezkoa DeeDee Trotter (49,72) estatubatuarrak.

Maratoian, Tiki Gelana etiopiarrak urrezko domina lortzeaz gain marka olinpikoa hautsi zuen bi ordu, hogeita hiru minutu eta zazpi segundoko (2.23:07) marka ezarrita. Priscah Jeptoo keniarra izan zen bigarren, eta Tatiana Petrova errusiarrak osatu zuen podiuma hirugarren bukatuta.

Emakumezkoen jauzi hirukoitzean Olga Ripakovak (Kazajistan) lortu zuen urrezko domina 14,98 metroko jauziarekin. Catherine Ibarguen kolonbiarrak lortu zuen zilarrezko domina, eta Olha Saladuha britainiarrak lortu zuen brontzezko domina.

400 metroetako finaleko sailkapena:

1. RICHARDS-ROSS, Sanya (USA) 49.55
2. OHURUOGU, Christine (GBR) 49.70
3. TROTTER, DeeDee (USA) 49.72
4. MONTSHO, Amantle (BOT) 49.75
5. WILLIAMS-MILLS, Novlene (JAM) 50.11
6. KRIVOSHAPKA, Antonina (RUS) 50.17
7. MCCORORY, Francena (USA) 50.33
8. WHYTE, Rosemarie (JAM) 50.79

Maratoiko sailkapena:

.1. GELANA, Tiki (ETH) 2h23:07 OR
.2. JEPTOO, Priscah (KEN) 2h23:12
.3. PETROVA ARKHIPOVA, Tatyana (RUS) 2h23:29
.4. KEITANY, Mary Jepkosgei (KEN ) 2h23:56
.5. GAMERA-SHMYRKO, Tetyana (UKR) 2h24:32 NR
.6. ZHU, Xiaolin (CHN) 2h24:48
.7. AUGUSTO, Jessica (POR) 2h25:11
.8. STRANEO, Valeria (ITA) 2h25:27
.9. MAYOROVA, Albina (RUS) 2h25:38
10. FLANAGAN, Shalane (USA) 2h25:51

Jauzi hirukoitzeko sailkapena:

.1. RYPAKOVA, Olga (KAZ) 14,98 metro
.2. IBARGUEN, Caterine (COL) 14,80
.3. SALADUHA, Olha (UKR) 14,79
.4. KNYAZYEVA, Hanna (UKR) 14,56
.5. ALDAMA, Yamile (GBR) 14,48