kirolak
Kongresuan
Dopingaren kontrako lege berria onartu dute
Erredakzioa
Legean Estatuko Aldizkari Ofizialean agertu eta 20 egunera indarrean sartuko da. Aurreko legea 2006. urtekoa zen.
-
Dopingaren kontrako aurreko legea 2006. urtekoa da. Efe.
Kongresuaren gehiengo zabalak Dopingaren kontrako Lege berria onartu du: 298 boto alde, 3 kontra eta 26 abstentzio izan dira. Lege horren bidez, Espainiako araudiak bat egingo dugu Dopingaren Kontrako Munduko Araudiarekin.
Talde mistoa, euskal taldea eta kataluniarra izan dira testuaren alde egin ez duten bakarrak. Mistoak kontra egin du eta kataluniarrek eta euskal taldeak abstentzioaren alde egin dute, legeak erkidegoek dituzten eskumenen aipamenik egiten ez duelako.
Legean Estatuko Aldizkari Ofizialean agertu eta 20 egunera indarrean sartuko da. Aurreko legea 2006. urtekoa zen.