Itxi

kirolak

Aho batez

Dopinaren aurkako kode berria onartu dute

Erredakzioa

Kode berria 2015etik aurrera jarriko da indarrean, eta zigorrak bi urtetik lau urtera igoko dira.

  • AMA. Argazkia: EFE

    AMA. Argazkia: EFE

Dopinaren aurkako Munduko Agentziak aho batez onartu du dopinaren aurkako kode berria, Hego Afrikan. Kodea 2015etik aurrera jarrito da indarrean.

Kode berriarekin zigorrak bi urtetik lau urtera igoko dira. Zigorra soilik kirolariaren intentzio falta frogatzen denean jaitsiko da.

Gainera, kirolariak erruduntasuna onartzeak ez du automatikoki zigorra lau urtetik bi urtera txikiagotuko. AMAk eta dopinaren aurkako erakundeek onartu beharko dute. Dopin trama bat detektatzen laguntzen dutenek euren zigorra murrizteko aukera izango dute.

Kode berriak atleta, kirolari eta herrialde susmagarriei zuzendutako kontrol adimendunak bultzatuko ditu, eta odol eta gernu analisiak gaindituko dituzten inbestigazioak egingo ditu.

Kode berria onartu ondoren, arratsaldean Craig Reedie AMAko presidente berri gisa hautatuko dute.