Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Hirugarren estropada

KAE-1 Liga: Camargo, nagusi Elantxoben eta Isuntzak lidergoan darrai

Erredakzioa

KAE-2 Ligan Portugaletek bere bigarren bandera irabazi du eta Getaria da sailkapen nagusiko liderra.

Kantabriako trainerua den Camargok irabazi du Elantxobeko XXII. Bandera. KAE-1 Ligako hirugarren sari puntuagarria izan da gaurkoa. Isuntzak sailkapen nagusiko lidergoan jarraitzen du.

KAE-1 Ligako sailkapen nagusia horrela dago: Isuntza da liderra, 33 punturekin, eta ondoren Zierbena eta Camargo (29), Santurtzi (28), Orio B (24), Donostiarra (23), Deusto (18). Hondarribia B (15), Getxo (14), Arkote (9), Trintxerpe (7) eta Busturialdea (5).

Elantxobeko XXII. Banderako sailkapena:

.1 Camargo 20.43:50
.2 Isuntza 20.54:49
.3 Zierbena 20.56:71
.4 Orio B 21.09:72
.5 Santurtzi 21.10:09
.6 Hondarribia B 21.11:09
.7 Donostiarra 21.15:12
.8 Arkote 21.23:62
.9 Deusto 21.24:84
10 Trintxerpe 21.36:39
11 Getxo 21.40:11
12 Busturialdea 22.03:53

KAE-2 Liga

KAE-2 Ligan Portugaletek bere bigarren bandera irabazi du San Juan de Luzen. Sailkepeneko lidergoan, ordea, getariak jarraitzen du.

Sailkapen nagusia honela dago: Getaria da lidergoan 41 punturekin eta ondoren Ondarroa (39), Portugalete eta Zumaia B (37), Santoña (35), Mundaka (31), Castro B (30), Colindres (29), Hibaika eta Donostiarra (24), Ciudad de Santander (22), Zarautz B (19), Luanco (15), San Pedro B (11), Raspas (8) eta Lutxana (5).