Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxa

Sestaok txapeldunei harrera beroa egin die

Erredakzioa

Herriko erakundeek, zaleek eta herritarrek Bizkaitarra ontziko tripulazioari harrera egin diote Kontxako Bandera irabazi ostean. Euriak festa apur bat zapuztu du.

03:08
Euriak ez du Kaikuren ospakizuna zapuztu
Sestaoko herritarrek eta jarraitzaileek Bizkaitarra ontziko tripulazioari harrera beroa egin diote arratsaldean. Kontxako Bandera irabazi eta gero klubak eta Sestaoko Udalak festa antolatu dute eta ez da inor jai gosez gelditu. Hala ere, euriak festa apur bat zapuztu du.

Kaikuko arraunlariek ehunka zale zituzten zain herriko kaleetan. Tripulazioa eta zuzendaritza liburutegiko balkoian azaldu dira eta bertatik jarraitzaileak agurtu dituzte. Eraikuntza berdez jantzi dute eta zaleek Kortaren mutilak txalotu dituzte.

Traineruko kide guztiek blai eginda ederki ospatu dute garaipena. Crisitian Garma Kaikuko patroiak euria deitoratu du eta bere aitari eskaini dio garaipena.